IKUS-ENTZUN

“Film Sozialak”, Zinema Ikusezinaren Nazioarteko Jaialdia

Bilboko Film Sozialak Zinema Ikusezinaren 11. Nazioarteko Jaialdiaren aurtengo deialdia zabalik dago. Jaialdia urriaren 17tik 24ra izango da. Maiatzaren 15era arte jaialdian parte hartzeko nahi dituzuen film sozialak bidaltzeko aukera duzue.

​Bilboko Film Sozialak Zinema Ikusezinaren Nazioarteko Jaialdia Kultura, Communication y Desarrollo KCD GGKEk antolatzen du, Komunikazioa eta Kulturaren bidez garapen humanoa, kulturartekoa, zuzena eta iraunkorra sustatzea helburu duen elkartea.

Ekimenak aniztasuna zein giza erantzukizuna berezko dituen zinea urtero erakusten du, zirkuitu komertzialetan nekez ikus daitezkeen filmak programatzen dira eta. Jaialdiak lau ardatz tematiko nagusi ditu oinarri: Garapen Iraunkorra, Giza Eskubideak, Kulturartekotasuna eta Genero Ekitatea.

Munduko edozein herritako lanak aurkez daitezke, nazio edo jatorria edozein izanda ere. Pertsona edo talde bakoitzak bat edo hainbat lan aurkez ditzake, baldin eta egiletasun eskubideak edo banaketa-eskubideak badituzte. Jaialdiaren kategoriaren batentzat egokitzat jotzen den eta formatu digitalean dauden film guztiek parte hartu ahal izango dute.

Bete beharreko baldintza guztiak hemen irakur ditzakezue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button