MUSIKA

Mice, Libe, Niko Etxart eta Señor No, Urretxuko “Poligrafo Fest” jaialdian

Apirilaren 20an eta 21ean, Poligrafo Fest jaialdiaren hirugarren edizioa egingo da Urretxuko Gernikako Arbola Plazan. Bi egun horietan zazpi artista izango dira oholtzan.

Hala, apirilaren 20an, Hiri Galduak eta Niko Etxart eta Hapa Hapa arituko dira. Hiri Galduak, Josu (Hi Exekutibo) taldeko abeslariaren proiektu akustiko berria da.

Apirilaren 21ean, halaber, Mice, Libe, Señor No,The Kleejos Band eta Jungle Fevers taldeek joko dute. Mice goitizenaren atzean Miren Narbaiza (Napoka Hiria, Joseba Lenoir Gang, Perlak…) dago, eta iaz argitaratutako estreinako lan homonimoa aurkeztuko du. Libe Garcia de Kortazarrek (Neubat, Sorkun, Ekon, Izaki Gardenak), halaber, bere bigarren lana eramango du Urretxura, Ilargia erori da.
The Kleejoss Band, bestalde, Zaragozan eratutako taldea da, 2014an, eta AEBetako rocka jorratzen du. The Jungle Fevers, berriz, Oviedo hiriko taldea da, eta soinu zaharrak jotzen ditu: swing, rhytham & blues…

Azkenik Señor No Donostiako punk-high-energy estiloko talde ezaguna da. 1993an sortua, zuzenean beti ematen du onena, Xabi abeslari eta gitarra-jotzailea buru dela.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button