MUSIKA

Governors bandaren bigarren lan hil honetan izango da kalean

Frenetikodrome lana Haritz Harreguyk grabatu du Usurbileko Higain estudio berrian eta ekoizpena Haritz eta J. Sang-en eskutik egin da. Gitarra ahaltsuekin, energiaz beteriko erritmoekin eta ahots handiarekin jantzita datoz diskoak biltzen dituen hamar kantuak. Arrasatekoak zuzenekoen aurkezpen bira prestatzen ari dira; apirilean hasiko da. Diskoa berriz, martxoaren erdialdean kaleratuko du Governorsek.

Hamar kantuez gain, diskoan Kristal kolpatuak piezaren klipa ere bildu dute. Bideoa Hatortxurock jaialdia aurkezteko erabili zuten, eta azken Euskal Zinema eta Bideo jaialdiko irabazlea izan zen.

Oihukak bidalita

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button