IKUS-ENTZUN

“Ezinbesteko zinema” zikloa, berriz Nafarroako Filmotekan

Hil honetan abiatuko du Nafarroako Filmotekak bederatzi urtez jarraian ondu duen Ezinbesteko zinema ohiko zikloa, “modu ordenatuan Zinemaren Historian arrasto gehien utzi duten filmak berreskuratzen dituena”.

Antolatzaileek diotenaren arabera, zazpigarren artearen film gogoangarriak ezagutzera eman nahi dituzte, “zer da zinema? galderari zinema klasikoaren bidez erantzuna ematen laguntzen diguten filmak aurkeztuz”.

Antolaturiko berrikuste kronologiko horretan denetarik izango du eskura ikusleak, zinema mutuarekin hasita (orain dela 100 urte egindako film batekin) eta etorkizuna irudikatzen duten obretara (1930tik gorako lanekin).

Ezinbesteko zinema bihar bertan abiatuko da, urtarrilak 22, El Golem (Paul Wegener, 1920) filmarekin. Datorren astean (urtarrilak 29) beste saio bat antolatu da La vida futura (W. C. Menzies, 1936) filmarekin.

Martxora bitartean, asteazkenero, makina bat film proiektatuko ditu Nafarroako Filmotekak. Lanen sinopsiak eta bestelako datuak: Nafarroako Filmoteka

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button