LITERATURA

Aresti errusierara itzuli dute

Moskuko Gernika argitaletxeak iaz eskuratu zituen Arestiren Harri eta Herri, Jon Kortazarren Euskal Literaturaren Historia eta Kirmen Uribe eta Bernardo Atxagaren obra poetikoa itzultzeko baimenak.

Argitaletxeak, gainera, aldizkari elektroniko elebiduna abiatu du. Testu guztiak elebitan argitaratzen dira, alegia, euskaraz eta errusieraz, gizarte-zientzietako unibertsitarioak, eta errusiarrak oro har, euskal mundura gerturatzeko asmoz.

Hilero aipatu aldizkariaren zenbaki bat plazaratuko dute, Euskal Herriko, Errusiako eta beste herrialde batzuetako kolaboratzaileen laguntzarekin. Horrela, Euskal Herriaren eta Errusiaren arteko zubia izateaz gain, nazioartean kultura-erreferentzia ere izan nahi du.

Ikeder-ek bidalita

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button