BERTSOTAN

Bertsolaritzaren liburutegia sarean

Xenpelar Dokumentazio Zentroak 500 liburu eta artikulu baino gehiago jarri ditu sarean zalearen eskuragarri. Horretaz gain, ahozkotasunari eta munduko kantu inprobisatuari buruzko material ugari ere bildu du liburutegiak.

Liburutegian jasotako ikerketa eta bestelako lanak edozeinen eskura daude dokumentazio zentroan bertan, eta hemendik aurrera Bertsolaritzaren Datu-Basean txertatuta interneten. Horrexegatik, guztira 548 liburu eta artikulu interneten bertan irakurtzeko eran daude eta gainerakoak, paperezkoak, dokumentazio zentroan kontsulta daitezke. Munduko kantu inprobisatuen inguruko argitalpenak biltzeko ahalegina ere egin da. Guztira, ia 6.600 lanei buruzko datuak eskaintzen dira.

Erraza da erabiltzea: “Liburutegia datu-basearen erabilera errazteko asmoz, emaitzen zerrendak gehiago zehazteko filtroak eskaini dira: online irakurri daitezkeenak, edota formatu motaren eta egilearen araberako emaitzak zorroztu daitezke. Era berean, liburutegiko datuak modu estandarretan eraiki eta aurkeztu dira; hala, ikertzaileek normalean erabiltzen dituzten programetara datuak esporta ditzakete”.

Informazio guztia hemen duzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button