MUSIKA

Mareak jaialdiak tradizioa eta abangoardia batuko ditu Bermeon

Gaur hasiko da Mareak jaialdia New Model Army taldearen inguruko dokumental baten emanaldiarekin. Jaialdiaren xedea abangoardia eta tradizioa biltzea da: “Mareak Jaialdiak tradizioa eta abangoardia uztartu nahi ditu poesian, musikan, ipuinetan, antzerkian, performanceetan, dokumentaletan, hitzaldietan, zine forumetan…”. Jaialdiak larunbatera arte luzatuko da eta Bermeoko hainbat aretotara iritsiko da.

New Model Army 1980ko hamarkadako post-punk talde britainiarra da, zeinak folketik eta rock alternatibotik ere edaten zuen. Bada, gaur, Bermeoko Kafe Antzokian, 20:30ean, banda horren ibilbidea biltzen duen Between Dog And Wolf-The New Model Army Story filma pantailaratuko da.

Bihar, bestalde, Bera herriko Joseba Irazokik Beleza Malandra lokalean joko du, 20:30ean, eta asteazkenean, jaialdiko kontzertu nagusia egingo da, Bermeoko Kafe Antzokian, 21:30ean: Black Market Karma (psikodelia, Britiania Handia), Los Amantes (punk-pop, Castelló) eta Aries (pop,Vigo eta Bilbo).

Ostegunean, Frantziskotarren Klaustorran, 20:30ean, instrumentu zaharren soinuak entzungo dira, Emilio Villalba eta Sara Marinaren eskutik, izan ere, VIII. eta XVI. mende bitarteko musika eta instrumentuetan adituak dira.

Ostiralean eta larunbatean, Kurtzioko Elizan eta Arrantzaleen Museoan hurrenez hurren, Silberius de Ura edo Neonymus musikariak joko du. Erdi Aroko musika, asmatutako instrumentuak eta instrumentu birziklatuak, soinuak, mitoak eta legendak, xamanen ametsak, fantasia eta teknologia, askotariko elementuak uztartzen ditu Neonymusek bere saioetan.

Azkenik, larunbatean, Honky Tonky Sanchez madrildarrak, Mercromina taldean aritutakoak, folk-rock emanaldia emango du Beleza Malandran. Kontzertuaren ostean, Witxita disko jartzaileak soinu beltzak haizatuko ditu.

Informazio gehiago, hemen.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button