LITERATURA

Literaturaren inguruko hitzorduak

Emakumea eta literatura (1987-2014). JAKIN 45 gaurko begietatik mahai-ingurua egingo da gaur, urtarrilak 31, 19:30ean, Arrasateko Emakumeen Txokoan. Bertan, Aurelia Arkotxak, Nerea Azurmendik, Tere Irastortzak eta Laura Mintegik hartuko dute parte. Batetik, JAKIN 45 alearen esperientziaz eta ekarpenez jardungo dute (eta baita monografiko horren aitzakian antolatu zituzten ekimenak gogora ekartzeko ere); eta bestetik, gaur egungo egoeraren inguruko iritzia ere jasotzeko. Zer aldatu da azken hogeita hamar bat urte hauetan.

Gaur ere, Iñigo Astizek eta Mikel Ayerbek Baita hondakinak ere poema liburuan oinarritutako Hondakindegia errezitaldia egingo dute, 21:30ean Erandioko gaztetxean.

Datorren hilean egongo da zer entzun. Hala, Bernardo Atxagaren Nevadako egunak nobelaren inguruan ariko dira otsailaren 5ean (asteazkena) 19:00etan Bediako liburutegian. Agota Kristofen Koaderno Handia nobela solasgai izango dute otsailaren 7an (ostirala) 19:00etan Iruñean, Txantreako Biltokin.
Alice Munroren Zorion handiegia ipuin liburua aztertuko dute otsailaren 12an (asteazkena) 18:30ean, Leitzako liburutegian.
Joxan Artzeren Heriotzaren ataria dugu bizitza poema liburuaz ariko dira otsailaren 13an (osteguna), 19:30ean, Tolosako liburutegian.

Eider Rodriguezek Sarrionandiaren itsasoak hitzaldia eskainiko du Literatura Eskolan, otsailaren 15ean (larunbata), 10:00etan, Hendaiako Xaia ostatuan. Yoseba Peñarekin Hodeien adorea nobelaz berba egingo dute otsailaren 17an (astelehena), 11:00etan, Bilboko Gabriel Aresti institutuan.

Eta azkenik, Koldo Izagirreren Parisen bizi naiz poema liburuari buruz ariko dira otsailaren 24an (astelehena), 19:30ean, Donostiako Udal Liburutegiko sotoan.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button