MUSIKA

Boikot eta Xaiko taldeen bira

Xaiko arabarrek eta Boikot madrildarrek hiru kontzertuko bira egingo dute Euskal Herrian: martxoaren 19an, Gasteizko Jimmy Jazz aretoan; martxoaren 20an, Donostiako Dokan; eta azkenik, martxoaren 21ean, Bilboko Stage Live lokalean.

Xaiko hainbat taldetan aritutako musikarien egitasmoa berria da (Kaotiko, Obrint Pas, Stupenda Jones, Betagarri…), izan ere, iaz, estreinako lana argitaratu zuten, Therapy (Baga-Biga). Bandak askotariko estiloak uztartzen ditu, punka, rocka eta trikitixa, besteak beste. Horrekin batera, oraintsu, hiru kantuko Paila lana argitaratu dute; Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazo ezagunen hiru kanturen moldaketak biltzen ditu.

Madrilgo Boikot taldea, berriz, ibilbide luzeko taldea da. 1987an eratua, 13 disko argitaratu ditu. Madrildarren hard-rock jotzen dute, eta harreman estua dute Euskal Herriarekin, makina bat aldiz jo baitute gurean.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button