Nontzeberri

Boikot eta Xaiko taldeen bira

Xaiko arabarrek eta Boikot madrildarrek hiru kontzertuko bira egingo dute Euskal Herrian: martxoaren 19an, Gasteizko Jimmy Jazz aretoan; martxoaren 20an, Donostiako Dokan; eta azkenik, martxoaren 21ean, Bilboko Stage Live lokalean.

Xaiko hainbat taldetan aritutako musikarien egitasmoa berria da (Kaotiko, Obrint Pas, Stupenda Jones, Betagarriā€¦), izan ere, iaz, estreinako lana argitaratu zuten, Therapy (Baga-Biga). Bandak askotariko estiloak uztartzen ditu, punka, rocka eta trikitixa, besteak beste. Horrekin batera, oraintsu, hiru kantuko Paila lana argitaratu dute; Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazo ezagunen hiru kanturen moldaketak biltzen ditu.

Madrilgo Boikot taldea, berriz, ibilbide luzeko taldea da. 1987an eratua, 13 disko argitaratu ditu. Madrildarren hard-rock jotzen dute, eta harreman estua dute Euskal Herriarekin, makina bat aldiz jo baitute gurean.

Exit mobile version