MUSIKA

Bullets of Misery taldeak bigarren lana argitaratu du

Gernikako metal banda gazteak Purificatio per agone izenburuko zortzi kantuko EPa argitaratu du. Taldeak bera ekoitziriko lana da. Diskoak, gainera, bideoklipa ere jasotzen du. Metal estiloa muturrera eraman, eta lan indartsua plazaratu du boskoteak.

Diskoa Jon Inazio Jauregi teknikariak grabatu du Gernikako Iparragirre Musika Elkartean. 2009an, argitaratu zuen taldeak bere estreinako lana, eta antzeko doinuak jorratuko ditu oraingoan ere; alegia, muturreko metal garaikidea.

Hala, grabazioan death metal, metalcore edo thrash metal estiloetatik odola edaten duten zortzi zauri bildu dituzte.

Klipari dagokionez, Eskuak odolez busti kantuarena, eta bideoa Jon Mikeldi Osterveen zuzendari bermeotarrak filmatu du:  “Bortxa eta odola dira nagusi”.

Honatx diskoan bilduriko klipa:

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button