BERTSOTAN

Bertso Korrika Bizkaia, Gipuzkoa, Lapurdi eta Zuberoan

Aste honetan Durango, Andoain, Getaria, Urdiñarbe eta Itsasu bisitatuko ditu Bertso Korrikak.

Etzi, martxoak 5, Durangon izango da ekimena, 19:30ean, Plateruenan. Hantxe Igor Elortza, Miren Amuriza, Unai Iturriaga eta Manu Goiogana elkartuko dira.
Hurrengo egunean, martxoak 6, Andoaineraino joango da proposamen kulturala. Asier Azpiroz, Ane Labaka eta Beñat Iguaran hirukotea eta Jon Beloki, Haritz Eskudero eta Jon Eskudero hirukotea arituko dira aurrez aurre, 22:30ean Iruberri tabernan.

Getaria izango hurrengo geltokia. Martxoaren 6an, 19:00etan triki poteoa egingo da, eta 22:00etan afaria Berdura plazan, Amets Arzallus eta Unai Iturriagarekin.
Martxoaren 7an, Urdiñarbeko Bil Xokoa Elkartean, gaualdi pedagogikoa egingo dute 19:00etatik aurrera.

Azkenik, martxoaren 8an, Itsasun, Bertsopoly saioa antolatu dute Goxoki Gaztetxean Battit Crouspere, Maddi Sarasua, Lur Renteria, Xan Alkhat, Ortzi Idoate, Ainhoa Sarasua, Patxi Iriart, Maddalen Arzallus eta Eneritz Zabaleta bertsolariekin.

Gainontzeko saio guztiak hemen ikusi ahalko dituzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button