MUSIKA

Stiff Little Fingers punk banda beteranoa, Bilbon

Stiff Litel Fingers Irlandako punk talde mitikoak Bilboko Kafe Antzokian joko du, azaroaren 26an. Bandak 35 urte baino gehiagoko ibilbidea egin du.

Iragan udan AEBetan barrena ibili da No Going Back izenburuko lan berria aurkezten; bira horretan The Offspring, Bad Religion eta Pennywise talde ezagunekin jo du, besteak beste.

Jake Burns musikariak zuzendutako taldea 1977. urtean eratu zen, Ipar Irlandako Belfasten. Sei urtetan lau disko argitaratu zituzten, eta 1982. urtean taldea desegin zen. Urte horietan punk-rock eta reggae estiloak uztatu zituzten, eta Suspect Device edo Alternative Ulster bezalako ereserkiak idatzi.

1987an, baina, Burnsek talde berreskuratu zuen, bai eta bigarren abentura punkzalea berpiztu ere. Egun, Ian McCallum (gitarra), Steve Grantley (bateria) eta jatorrizko baxu-jotzaile Ali McMordie musikariek osatzen dute taldea.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button