BESTELAKOAK

Musika, antzerkia eta performance-a, Bilboko Biba! gunean

Bilboko Zazpikaletan dagoen Biba! kultur guneak hil honetako egitaraua iragarria du. Programazioan, askotariko ekitaldiak bildu dituzte. Hala, bihar bertan, Carlos Buesak kontzertua emango du, 20:30ean.

Ekainaren 8an, Altxatu taldeko kide Ibai Osinagak ere kontzertua egingo du, eta 9an, Irlandako eta Euskal Herriko folk musika entzuteko aukera izango da. Bi emanaldiok 21:00etan hasiko dira.

Ekainaren 11n, bestalde, Muntu Antzerki Taldeak Muntu antzezlana aurkeztuko du, 19:00etatik aurrera.

Ekainaren 15ean, Lutxo Egia idazleak Egiaztatzaileen aurkeztea performance baterako izenburuko egitasmoa aurkeztuko du.

Azkenik, hilaren 22an, Biba Uda! izenburuko festa izango da.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button