BESTELAKOAK

Erdi Aroko hiriguneko ezohiko edertasunak

Erdi Aroko hiriguneko ezohiko edertasunez josita dago Gasteiz, eta horiek hartuko dira kontuan hiri horretan abiarazi duten izen bereko lehiaketan: Erdi Aroko hiriguneko ezohiko edertasunak. Merkataritza giroa eta txoko ezezagunak izango dira gaiak lehiaketaren hamargarren edizioan.

Jende orok har dezake parte. Parte-hartzaile bakoitzak bi irudi bidali beharko ditu, JPG formatuan (300 ppp) eta 40 x 60 cm-ko tamainan, horizontalak nahiz bertikalak. Gehienez 3 MB izan dezake bakoitzak.

Argazkigintzaren alorreko profesionalek eta Gasteiz ON elkarteko kideek osatuko dute epaimahaia; lanen teknika eta estetika hartuko dira kontuan.
Hiru sari izango dira: 500 € irudirik onenarentzat, 300 € bigarrenarentzat eta 200 € hirugarrenarentzat.

Aurtengo edizioa urriaren lehen egunera arte luzatuko da, eta izena emateko Gasteiz On elkartean sartu beharko zarete.

Hemen duzue informazio guztia.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button