BESTELAKOAK

“Beldur Barik” ekimenaren topaketa

Indarkeria sexista prebenitzeko helburuz, Emakundek eta Eudelek antolatzen duten Beldur Barik lehiaketako sariak bihar, azaroak 26, banatuko dira Urdulizen egingo den topaketan. Ekitaldian ere bestelako  jarduera batzuk antolatu dira indarkeria matxistaren gaia lantzeko.

12 eta 26 urte bitarteko gazteei zuzendutako Beldur Barik lehiaketara 300 lan baino gehiago aurkeztu dira. Bi kategoriatan banaturik dago lehiaketa, eta 12 eta 17 urte bitartekoek lan piloa bidali dute, 246. Beste guztiak 18 urtetik gorakoenek bidali dituzte.
Lanotan berdintasuna, askatasuna eta errespetua bezalako ideiak bultzatzen dira, eta horiexek dira, hain zuzen, sariak ematerakoan baloratzen direnak. Beldur Barik lehiaketako kategoria bakoitzean500 euroko sari nagusia izango da, bai eta 300 euroko aipamena.

Antolatzaileek hala animatu nahi dituzte gazteak, hara joan daitezen: “Badakigu iadanik azaroaren 26a zuen agendetan apuntatuta duzuela. Egun horretan jai handia ospatuko dugu Urdulizen. Eta Beldur Barik Lehiaketako lan irabazleak ezagutuko ditugu ere.  Baina ez pentsa hori bakarrik egingo dugunik?… Tailer interesgarri batzuk antolatu ditugu, baita lunch gozoa eta sari banaketa ikusgarri bat.” Antolatzaileek doako autobusak jarriko dituzte gazteak erosotasunez hurbil daitezen.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button