IKUS-ENTZUN

Euskal zinemagintzaren lagina, Berlinen

Berlingo Arsenal Film eta Bideo Arte Institutuan, bertako Euskal Etxearekin lankidetzan, euskal ekoizpenak izango dira protagonista egunotan. Ostiral eta larunbat honetan, Mirentxu Loyartek eta Iratxe Fresnedak euren lanak aurkeztuko dituzte.

Hortaz, bi belaunaldiko bi euskal emakume zinegile eta euren filmak protagonista izango dira Berlinen. Mirentxu Loyartek 83 urte dauzka eta emakume aitzindaria izan zen euskal zinemagintzan. Egunotan,  Irrintzi (1978) eta Euskal emakumea (1981) lanak pantailaratuko dira Alemaniako hirian. Berarekin batera Iratxe Fresneda izango da, eta azken horrek Irrintziaren oihartzunak (2016) eta Lurralde Hotzak (2018) erakutsiko ditu.
Azken lan hori barrenetik hasten den bidaia pertsonala da. Begiratzeko modu bat. Arnas egiteko bide bat. “Zer gertatzen da, baina, norbere joan-etorriek Theo Angelopoulos, Bego Vicario, Win Wenders edota Rut Hillarp zinemagileen begiekin topo egiten dutenean? Euskal Herrian hasi eta Eskandinavian barrena, lurralde hotzetan barna, norbere lorratzak poema bilakatzen dira. Zinemagintzaren zinemagintza da Lurralde hotzak eta, begirada garaikidearekin berrikustean, zentzu berriak hartzen dituzten lekuak. Barrualdeko paisaietatik, eguzkiak erretakoak, iparraldeko argi urdinetik iraganda, filmak zinema-artxiboez hausnartzen du, haien iraunaldiaz eta kultura altxor moduan daukaten garrantziaz. Aldi berean, arkeologia zinematografikoari zentzu berria ematen dio, gaurko irudiekin elkarrekintzan kokatzean. Zinemagintza eta bizitza nahasten dira ikus-entzunezko artefaktu honetan, bizitzea artelana dela jakinik”.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.

Cookie propioak erabiltzen ditugu, bai eta hirugarrenen cookieak ere, zure nabigatze-esperientzia eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, euren erabilera onartutzat joko dugu.Ikusi cookien politika.

ACEPTAR
Aviso de cookies
Tresna-barrara saltatu