ESZENA

Dantzaren Nazioarteko Eguna, Donostia, Bilbo eta Leioan

Apirilaren 29an Dantzaren Nazioarteko eguna ospatuko da. Data horren harira, Euskal Herriko hainbat tokitan makina bat ekitaldi egingo dira.

Hala, Donostiako Victoria Eugenia Antzokian, 19:30ean, ospakizun horren harira ondutako XVII. gala ikusi ahalko da. Ekitaldia Gipuzkoako Dantza Profesionalen Elkarteak antolatu du. “Galak dantza-estilo sorta zabala erakutsiko du, dantzari eta konpainien lankidetza altruistari esker, azpimarra berezia eginez bertako dantzari eta taldeetan”.

Halaber, larunbatean, apirilak 27, keinu bidezko antzezlana izango da Egiako auzoan dagoen Gazteszena aretoan: Compagnie Dos à Deux taldeak Frères de sang izenburuko obra aurkeztuko du, 20:00etan.

Leioa eta Bilbo, dantzan 

Leioan ere dantzan arituko dira asteburu osoan. Gaur bertan, apirilak 26, Andaluziako Rocio Molina konpainiak Danzaora ikuskizuna taularatuko du Kultur Leioan, 20:30ean.

Larunbatean, apirilak 28, Dantzaz taldeak Naufragoak lana aurkeztuko du. Ikuskizuna paseo gidatu batekin hasiko da. Arratsaldez, Krego y Martin Danza konpainiak familia osoari zuzendutako Spaceko zarama lana antzeztuko du Auditoriumean, 18:00etan.

Astelehenean, hilak 29, Dantzaren Nazioarteko Egunean, koreografia desberdinak izango dira. Liburutegian, Ruemaniak taldeak (Euskadi) La saga de los sucesos III pieza laburra aurkeztuko du. 19:30ean, berriz, Errekalde plazan eta Kultur Leioako harreran, konpainia horrek Northstar Canada 240 dantzatuko du. Ospakizun eguna amaitzeko, Leioako Andoni Aresti Dantza Eskolako flamenko departamentuak flashmoba egingo du Errekalde plazan, 20:00etan. 

Bilbon, berriz, igandean izango dira dantza ikuskizunak. Arte Eder Museoan  Dantza Erasoak ekimena izango da 12:00etan. Itxuraz espontaneoak diren dantza piezak dira. Laburrak, bost eta zazpi minutu artekoak, eta gune publikoetan sortzen direnak. Filmatu eta sare sozialen bitartez banatzen dira.

Ordu berean, baina Arriagako plazan, lindy hop, klake, Afrikako dantzak eta flamenko klaseak izango dira. Ekitaldia amaitzeko jam session bat egingo da.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button