BESTELAKOAK

Elkartasun Biltegia´11, Mikel Etxabururekin

Kelly Braxton kultur sorkuntza laborategiak bidalitako oharrean esan digunez, urriaren 21ean Elkartasun biltegia´11 ekimena egingo da Markina-Xemeinen, Elkartasun Egunaren bezperan, hain zuzen.
Bertan, Mikel Etxaburu izango da bere Zu zara orain txoria liburuan oinarritutako poesia emanaldi berezi bat eskaintzen. Berezia, lekua bera berezia delako eta izango direlako musika eta dantza Mikeli laguntzen. Artibai 9 kaleko Udal Biltegian izango da ekitaldia, 22:00etan eta doan.

Mikel Etxaburuk titulu ederreko liburu hau plazaratu du duela aste batzuk: Zu zara orain txoria. 2008-2010 bitartean oso egoera berezian ondutako poema-sorta dakar lan honek, hiru gai nagusiren inguruan ardaztua: kartzela, maitasuna eta utopia.

Betidanik izan da irakurlea, baina debeku politikoen zoramenak kartzelara eraman zuenean ekin zion idazteari, eta poesia-liburu hau sortu zen, senez asmatua eta esku onez burutua. Hiru partetan banatuta, espetxeari berari buruzkoak dira poemetako batzuk, amodioari eskainitakoek osatzen dute beste parte bat, eta utopiari lotutakoak dira azkenengoan.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button