IKUS-ENTZUN

“Post tenebras lux” filma proiektuko da FAS zineklubean

Carlos Reygadas zinegile mexikarrak 2013an estreinatutako Post tenebras lux pelikula pantailaratuko da gaur, maiatzak 27, Bilboko El Carmen aretoan, 19:45ean. Emanaldia FAS zineklubaren egitarauren baitan dago, eta Ivan Barredok aurkeztuko du.

Reygadas zinegilea Mexikoko zuzendari garrantzitsuenetarikoa da; bere lehenengo filma, Japón (2002), hainbat jaialditan aurkeztu zen, eta Batalla en el cielo (2005), halaber, Cannes hiriko zine-jaialdian lehiatu zen, bai eta Zuzendari Onenaren saria irabazi ere. Horrekin batera, Luz silenciosa (2007) lanak Cannes-eko Epaimahaiaren saria jaso zuen.

Post Tenebras Lux, bere azken filma, ez da oraindik gurean estreinatu, eta ariketa bisual aparta da, kasik transzendentala, eta ohiko narratiba zinematografikotik urruntzen dena.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button