MUSIKA

Euskal ordezkaritza handia, Bilbao BBK Live jaialdian

Bilbao BBK Live jaialdian uztailaren 12tik 14ra bitarte egingo da Kobetamendin. Hiru egun horietan atzerriko taldea handiak izango dira bertan. Esaterako, kartel buruak ondokoak izango dira: Depeche Mode (uztailak 12), Kings Of Leon (uztailak 13) eta Green Day (uztailak 14).

Euskal ordezkaritza ere zabala izango da. Hala, Vodafone gunean hainbat euskal taldek joko dute: We Are Standard, Delorean, Zuloak, Skasti eta Herri Oihua. Horiez gain, eszenatokik handienetako batean Fermin Muguruzak joko du. Vodafone karpan, gainera, Standstill, Miss Caffeina, L.A., Delorentos, Fuel Fandango, eta beste hainbat artistaren musika entzungo da.

Aipatutako kartel buruez gain, hiru egun iraungo duen jaialdi erraldoi horretan estilo anitzeko makina bat artista eta talde entzutetsu izango dira: Vampire Weekend, Fatboy Slim, Mark Lanegan Band, Editors, Klaxons eta The Hives, besteak beste.

Public Image Ltd

Nabarmentzekoa da PIL taldearen partaidetza. Public Image Ltd (PIL) John Lydon Sex Pistols taldeko abeslariaren egitasmoa da. Punk talde liskartsua behin deseginda, PIL bandak First issue estreinako lana argitaratu zuen 1978an. Egitasmo honetan, aurreko erritmo oldarkorrak baztertu, eta Lydonek kraut erritmo psikodelikoak eta dub estiloko giroak nahastu zituen abangoardiako proposamena josiz. Bere lanik ezagunena 1979an plazaratutako Metal Box da, zeina pelikulak gordetzeko metalezko bobina batean merkaturatu zen; binilozko hiru disko biltzen zituen. Honatx PILen kantu ezagunetako bat:

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button