MUSIKA

Sirokak laugarren diskoaren aurrerapen klipa zabaldu du

Siroka talde bizkaitarrak ostegunean aurkeztuko du Ura bere laugarren diskoa. Laukoteak, baina, zabaldu du jada Eskuak eta Bideak kantuaren klipa, zeinak film laburraren formatua erakusten duen. Bideoa Luis Vil zinegileak zuzendu du.

Taupaka plataformak jakinarazi duenez, “aktore lanetan ibili dira Sirokako kideak beste lagun askorekin batera. Goraipatzekoa da taldeko abeslaria den Maria Riverok burutu duen interpretazio lana, bere fikziozko alabarekin batera, Jone Muruzabal, eta nola ez, Luis Vil zuzendariaren lan profesionala”.

Bideoan, krisi ekonomikoak eragindako hondamen pertsonaletako bat azaltzen du gordinki. “Jende askok bizi duen egoera dramatiko baten testigantza jaso nahi du, eta elkarrekin, denon giza eskubideak errespetatuak izan daitezen exijitu”.

Disko berriaren harira, apirilean grabatu zuten Tio Pete estudioetan,  Unai Mimenzaren zuzendaritzapean, eta ondoko doinuak biltzen ditu: lau abesti berri, Malutak proiektuko lau doinuak eta erremix bat.

Informazio gehiago: taupaka.com.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button