IKUS-ENTZUN

Jacques Tati zinegile frantsesari buruzko zikloa hasiko da Bilbaoarten

Gaurtik irailaren 6ra bitarte, Jacques Tati (1907-1982) zinegile, aktore eta komiko frantsesaren inguruko egitarauaz gozatzeko beta izango da Bilbaorten. Guztira, zazpi film pantailaratuko dira, eta film bakoitzeko bi emanaldi izango dira.

Bilbaoarte zentroaren arabera, 1947an, Frantziako zenbait film garrantzitsuenetan rol txikiak egin eta gero, bere lehen filma egin zuen: Jour de fête. Lan horrek atzerapen eta mesfidantza ugari jaso zituen, baina 1949ko uztailaren 4an estreinatu zen. Horren ondoren, ibilbide laburra baina aparta eta ahaztezina burutu zuen. “Une hartan, haren proiektu ia guztiek eragozpen eta onespen eza jaso zuten”.

Gaur, hain justu, bere estreinako filmarekin hasiko da zikloa Bilbaoarten, 19:00etatik aurrera. Jour de fête komedia generoko lana da, eta Tatiren lan esanguratsuenetarikoa da. “Saint Sévère izeneko herria jaietan dago. Girlandaz eta banderaz apaindu dituzte kaleak; kafetegiko terraza herri-dantzaldi nagusirako prestatzen ari da; azokako salerosleek zaldiko-maldikoa, tonbola, zinema ibiltaria eta bestelako ikuskizunak dakartzate haien gurdietan…”.

Zikloari buruzko xehetasun guztiak: bilbaoarte.org.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button