BERTSOTAN

Sanferminak bertsoz ere jantziko dira

Sanferminak hurbiltzen ari dira eta zezenen giroaz gain, bertsoetarako giroa ere izango da, eta hala, aurten ere bertso eskaintza oparoa izango da Iruñeko jaietan. Gainera, Lesakako eta Azkarateko sanferminetan ere izango dira bertso saioak.

Lehen saioa, 8an izango da, Soinua, tronpeta, punk! bertso saio musikatuarekin. 19:00etan  Nerea Elustondo, Aitor Mendiluze, Julen Zelaieta bertsolariekin batera Pello Belaskoain eta Josu Lizarraga arituko dira. Hilaren 9an, Balkotik balkoira saioa programatu da Maialen Akizu, Onintza Enbeita, eta Saioa Alkaizarekin.

Hilaren 10ean, goizeko eta arratsaldeko saioak antolatu dira. Arratsaldekoan, Saioa Alkaiza, Nerea Ibarzabal, Eneko Lazkoz eta Endika Legarra bertsolariak elkartuko dira.

13an ere saio bikoitza izango da. Andoni Egaña, Bittori Elizalde, Onintza Enbeita eta Julio Soto 19:00etan izango dira Sarasate pasealekuan kantatzeko prest.

Bestelako saioak hemen kontsultatu ahal dituzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button