ESZENA

DNA Nafarroako Dantza Garaikidearen Jaialdiak bi ikuskizun aurkeztuko ditu igandean Iruñeko Baluarten

Maiatzaren 20tik ekainaren 3ra bitartean, DNA 2017 – Nafarroako Dantza Garaikidearen Jaialdia egingo da bederatzi udalerritan: Iruñea, Barañain, Huarte, Noain, Atarrabia, Lesaka, Aoiz, Altsasu eta Tutera.

Hala, igandean, maiatzak 21, DNA Nafarroako Dantza Garaikidearen Jaialdiak Eduardo Fukushima brasildarraren Homem Torto ikuskizuna aurkeztuko du Iruñeko Baluarteko Areto Nagusian, 18:00etan.

Baluarteren arabera, “Homem Torto dantza asimetriko ikuskizuna da, bertan gorputz indartsuen kemenaz hornitutako gorputz ahula aurkezten da. Sortze hau aurkakoen enfrentamendua du oinarri: gogortasuna eta gozotasuna, ahultasuna eta indarra, publikoarekin hurbiltasuna eta urruntasuna, oreka eta desoreka, mugimenduaren arintasuna eta haustura, gorputzaren barnealdea eta kanpoaldea”.

Baluarten, halaber, bigarren ikusgarri bat izango da igandean, 20:00etan: Gilles Jobin suitzarraren Força Forte. “Pantailan proiektaturiko gorputz birtualak benetakoak bihurtzen dira oholtza gainean Suitzako The Young Gods musika talde mitikoko buru Franz Treichler-en jatorrizko musikak lagundurik”

Larunbatean hasiko da baina, jaialdia: Uharteko Uharte Zentroan, coLABoratorio konpainiak Aperitifak aurkeztuko du, 12:00etan. Iruñean, berriz, bi emanaldi izango dira: 17:00etan, Katakrak gunean, Kataluniako Societat Doctor Alonsok Anarchie antzeztuko du, eta 20:00etan, Baluarten, Taiwango Cloud Gate Dance Theatre konpainiak Rice eskainiko du. Azkenik, Altsasuko Iortia Kultura Gunean, 20:00etam, Kukai Dantzaren Oskara Plazara ikusi ahalko da.

Egitarau osoa hemen.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button