BESTELAKOAK

Bestelako errealitateak: Palestina eta Amerika Latinoa

Palestinara heltzean Welcome to Palestine da entzuten den ongi etorriaren lehenengo esaldia. Herri palestinarra suntsitu duen erregimen sionista totalitario baten 60 urteko okupazioak ez du
autodeterminazioaren eta onarpenaren alde borrokatzen duen herri baten harrotasuna isildu, nahiz eta nazioarteko erakunde eta gobernuek beste alde batera begiratu.

Erakusketa 18 panel osatzen dute; horietan autore ezberdinen argazkiak, mapak, testu laburrak eta Palestinako olerkarien bertsoak daude.

Bakea eta Duintasuna garapenerako lankidetza, elkartasuna eta giza eskubideen esparruan lan egiten duen elkarte independientea da, nazioarteko harreman justu eta solidarioagoak eraikitzeko asmoz gizartearen sentsibilizazioan eragina izan nahi duena, mundu mailan garapen berdintsuago bat lortzeko. Helburua gaur egun dagoen garapenaren ereduarekiko kontzientzia kritikoa sortzea da.

Erakusketa hauen bidez, Bakea eta Duintasuna elkarteak, Biladi Palestinar Kultura Zentruak eta OMAL Behatokiak (Multinazionalen Behatokia Latinoamerikan) herri palestinarraren errealitatea eta multinazional espainiarrek Latinoamerikan garatzen duten benetako zereginak hurbildu nahi dizkiete Bizkaiko herritarrei.

Bakea eta Duintasunak bidalita

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button