BESTELAKOAK

Artista gazteak saritzeko Mikel Laboa saria

UPV/EHUko Mikel Laboa Katedrak 35 urtetik beherako artista gazteei zuzendurik datorren Mikel Laboa saria zabaldu du Doinua hitz, hitza doinu lemapean.

Hala, artista bakoitzak kanta bakarra (edozein estilotan) aurkeztu ahal izango du euskaraz, originala eta argitaragabea, CD batean grabaturik. Aparteko orri batean aurkeztuko da kantaren letra eta honez gain, partitura aurkeztea aukerakoa izango da. Lan aurkezteko azken eguna irailaren 16a da.

Obrak helbide honetara bidali beharko dira: Mikel Laboa Katedra. Carlos Santamaria Zentroa, B2 bulegoa. UPV/EHUren Gipuzkoako Campusa. 20018 Donostia.

Gutun itxi batean aurkeztuko dira ohiko datu pertsonalak: izen-abizenak, NANaren fotokopia, helbidea, helbide elektronikoa eta telefonoa. Gutunaren azalean, kantaren izena agertuko da.

Sariduna aukeratzerakoan balioetsiko dena hauxe da: doinuaren maila musikala, hitzaren maila poetikoa, eta doinuaren eta hitzaren arteko loturaren egokitasuna.

Hiru sari emango dira: 3.000 euroko lehen sari bat eta 1.000 euroko bi accesit.

Sariari buruzko informazioa hemen topatuko duzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button