BESTELAKOAK

Plataforma A, emakumea ikusizko arte sisteman aztergai

Plataformak A-k bere laugarren topaketa egingo du urtarrilaren 26an Bilboko Alondegian, ikusizko arte sisteman emakumeak pairatzen duen diskriminizazioari aurre egiteko asmoz.

Topaketak bi xede argi ditu: batetik, ebaluazio batzorde bat eratzea, zeinak emakumeak Euskadiko arte sisteman bizi duen egoera aztertzea helburu izango duen, kudeaketari, hezkuntzari, ekoizpenari eta hezkuntzari dagokienez; bestetik, lan taldeak egitea, emakumea artearekin loturiko esparru guztietan ikusarazteko helburuarekin, hala nola, arte sisteman, museoetan, edo zentro eta aretoen programazioetan.

Horretarako egitarau mamitsua ondu dute. Hala, programa 10:00etan hasiko da, eta ordu erdiz aurreko topaketetan landutako gaiak gogoratuko dituzte. Gero, Saioa Olmo artistak Wiki-historias izeneko tailerra zuzenduko du 10:30etik 11:30era arte.

Eguerdian, berriz, Marisa Gutierrezek idazteko ariketa kolektiboa gidatuko du, Plataforma A zer den zehazteko xedearekin. Monica Serentil eta Garbiñe Uriarte, aldiz, plataformaren irudi bisualaren inguruan arituko dira. Azkenik, 13:30etik 14:00etara topaketaren itxiera ekitaldia egingo dute eta hurrengo topaketaz ere arituko dira.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button