MUSIKA

Euskal Herriko punk mugimendua aztergai Udako Ikastaroetan

80ko hamarkadan Euskal Herrian egon zen egoera sozialak (trantsizioa, industrializazioa, langabezia…), ukazio mugimendu ugari sortu zituen. Ukazioa izan zen erantzun zabalduena, baina ukazioak berak ere gauzak eraikitzen hasi zituen. Gauzak horrela, gaztetxeen sortze eta ugalketa, soldaduska espainolaren aurkako intsumisio mugimendua edo feminismoa eta ekologismoaren eraberritzea bezalako ekintzak bultzatu ziren garai horretan.

Batzuek, gauza guzti horiek espresatzeko modua musikan aurkitu zuten, punka horren isla izanik. Urte horietatik iritsi zaigun musika mota garrantzitsuenetariko bat da punka.
Eskorbuto da musika talde horietatik ezagunenetarikoa, baina RIP, MCD, Cicatriz, La polla Records edo Las Vulpes gaur egun oraindik entzuten diren musika punk taldeak dira.

 

 

Ikastaroen helburua punk fenomenoa Euskal Herrian izan duen eragina aztertzea eta musika-gizartea erlazioan sakontzea da.

Gaurko eta biharko jardunaldietan errebolten instituzionalizazioari buruz eta punk-aren egungo egoerari buruz hitz egingo dute. Gainera, gaur 19.00etan Mikel Laboari buruzko hitzaldia eta entzunaldia egingo dute saio irekian, eta bihar, 22:00etan abeslariari omenaldia egingo diote.

Nontzeberri

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button