BESTELAKOAK

Sormen artistikoa kanpoan zabaltzeko laguntzak

Etxepare Institutuak arte plastikoak, musika eta arte eszenikoak 2013an hedatzeko diru-laguntzen deialdia plazaratu du. Laguntzak euskararen eremutik kanpo emanaldiak eta birak egingo dituzten talde eta artistei zuzenduta daude, bidaien eta antolakuntza edo muntaien gastuei aurre egiteko baliatu ahalko dira, hain zuzen.

Deialdiaren zuzkidura orotara 372.000 eurotakoa da eta honela banatuko da: Arte plastiko eta bisualak, 55.000 euro; Musika birak: 145.000 euro; eta, azkenik, Arte eszenikoak: 172.000 euro (antzerkiarentzat 142.000 euro eta dantzarentzat 30.000 euro).

Eskakizunak aurkezteko epea data hauetan itxiko da: Arte plastikoak eta bisualak, eta musika birak uztailaren 15ean; Antzerkia, EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera hilabete egongo da eskakizunak aurkezteko; Dantza, irailaren 6an.

Xehetasun guztiak euskalkultura.com webgunean daude jasota.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button