BERTSOTAN

Leitzan jokatuko da NBTxko azken final-laurdena

Larunbatean, Iruritatik, Vianatik eta Uhartetik igaro ostean, Leitzako Herri Aretoan egingo da Nafarroako Bertsolari Txapelketako azken final-laurdena.

Txapelketako lehen faseko azken saioa, 17:30ean hasiko da, eta Ander Aranburu gai-jartzaile lanetan dela, Eneko Lazkoz Martinez, Josu Sanjurjo Alzuri, Bittori Elizalde Soto, Endika Legarra Nuin, Saats Karasatorre Martinez eta Fernando Ziganda Urdanpilleta izango dira kantuan.
Irabazleak zuzenean eskuratuko du finalaurrekoetarako txartela, eta saioa bukatutakoan hurrengo fasera sailkatzen diren beste bertsolarien izenak ere jakingo dira.

Dagoeneko Sarai Roblesek, Julio Sotok eta Joanes Illarregik eskuratu dute txartel hori, Iruritako, Vianako eta Uharteko saioak irabazita, hurrenez hurren. Lau saioetako lau irabazleekin batera, beste 14 bertsolari ere izango dira finalaurrekoetan.

Azaroaren 4an, Altsasun jokatuko den saioarekin, finalaurrekoen faseari hasiera emango zaio.  Eta azaroaren 11an Agoitzen eta 19an Lesakan jokatuko dira beste saioak. Gogoan izan, abenduaren 2an jokatuko dela finala, Iruñeko Anaitasuna kiroldegian.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button