MUSIKA

Trastorna2 taldeak bere estreinako lana aurkeztu du

Trastorna2 taldea 2006 urtean eratu zen Basaurin eta hainbat tabernazulotan jo ondoren, lortu dute haien estreinako lana plazaratzea Baga-biga zigiluaren laguntzarekin, "ilusio handiarekin eginiko lana da", esan du Lander abeslariak.

Txiki gitarra joleak bere aldetik, etiketak ez dituztela atsegin esan duen arren, diskoak nabarmen edaten du punkrock estilotik, "patroi jakin baten gainean eginiko bi minutuko kantuak dira, eta azkartasuna eta koruak dira nagusi", azaldu du Aizpuruk. Txikik baina, taldearen "nortasun propioa" eta horren erakusgarri bi kantutan sartu dituzten tronpeta eta harmonika bidezko konponketak dira, "apur bat etiketa horretatik ihesi", azaldu du gitarra jotzaileak izenburua aipatuz.

Diskoa 2009ko martxoa eta apirila bitartean grabatu zen Bilbon, Kike Mora teknikariaren estudioan, hain zuzen. Hamar kantuez gain, CDak diskoaren izenburua bera duen doinuaren klipa ere badakar, "azkar eginikoa, amateur kustsua dauka, lagunekin eginda baitago, baina zuzena eta bisuala da", nabarmendu du abeslariak.

Hitzei dagokioenez, gaua, parranda eta amodio eta desamodio kontuak dira nagusi. "Guztiongandik gertu dauden gaiak jorratzen ditugu, tartean, gau parranderoetako injustiziak", azaldu du gitarra jotzaileak.

Epe laburrera begira, taldeak zuzenean asko jotzeko asmoa dauka. Hala, hilaren 22an Villa Diegoko (Burgos) La Gloria aretoan izango dira; azaroaren 5ean Santurtziko Becool-en; 6an Torrelavegako (Kantabria) Arena aretoan; eta 13an Laudioko Kafe Antzokian.

Nontzeberri

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button