ARTEA

“Arte Gaztearen Topaketak” ekimenerako proiektuak aukeratu dira

Nafarroako Arte Gaztearen Topaketen XXXVII. edizioan 33 proiektu aurkeztuko dira lau modalitatetan: arte plastikoak eta ikus-entzunezkoak, arte eszenikoak eta musikak, diseinua eta literatura. Nafarroako Gazteria Institutuak (NGI) bultzatzen duen programak 87 proposamen artistiko jaso ditu.

Arte Gaztearen Topaketetan “artearen genero eta lengoaia ezberdinen arteko bizikidetzaren aldeko apustua egiten da, gazteen sormenerako beharrezko baliabide moduan hartuta, proiektu artistiko bat egiterakoan. Topaketen ibilbideak bere ikusmoldea aldatzen jarraitzen du, egungo artearen errealitatearen inguruko irizpide gehiagoetara eta testuingurura egokitzeko. Programaren helburua da lankidetza-lana eta artearen sormena sustatzea, proiektuak trukatuaz, eta modalitate artistiko ezberdinen erlaziotik etorritako kontaktuak sortzea.”

Uharte Zentroan abiatuko dira topaketak irailean diziplina arteko zenbait tailer artistiko eginez, eta urrian amaituko dira jaialdi batekin. Bertan, prestakuntza eskaintzeaz gain, tailerren helburuak beste lan-prozesu batzuk ezagutzera ematea, arte gaztea bistaratzea eta komunitate artistikoaren sorrera sustatzea dira. Tarte horretan hautatutako 33 proiektu erakutsiko dira.

Programaren aurrekontua, aurten, 108.000 eurokoa da, eta epaimahaiak hautatutako 33 proiektu bakoitzak 600 euro jasoko ditu. Geroago, 33 proposamen horietatik, epaimahaiak 8 irabazle hautatuko ditu, beste 1.050 euro jasoko dituztenak.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button