MUSIKA

“Euskadiko Orkestra Martxan!” ekimeneko lehen kontzertua, bihar

Aurreko hilabeteetan  Euskadiko Orkestra mutu izan da, baina pandemiak ekarritako alarma sanitarioa arintzen ari da, eta horrexegatik, orkestrak Euskadiko Orkestra martxan! izeneko ekimen berria prestatu du, bihar bertan hasiera izango duena. Robert Treviño zuzendari titularraren gidaritzapean abiatuko da ekimena.

Proposamen musikal horren baitan, kontzertu batzuk eskainiko ditu orkestrak, baina publikoarekin aurrez aurre topo egitea ezinezkoa denez, orkestrak telebistaren eta sare sozialen bidez helduko da gizarteraino, eta zortzi kontzertuko denboraldi txiki bat eskainiko du.

Hala, larunbat honetan, 11:00etan, ETB2k Euskadiko Orkestra Martxan! ekimeneko lehen kontzertua eskainiko du: F. Mendelssohn-en 3. Sinfonia, Eskoziarra.
Talde murriztuarekin eta “indarrean dauden osasun-neurriak errespetatuz” Euskadiko Orkestra Miramongo bere egoitzan egunotan grabatzen ari den zortzi kontzertuetako lehena ikusi ahalko da telebista kate horretan.

Hurrengo kontzertuak, Ramon Lazkano, Mikel Urquiza, Haydn, Mozart, Richard Strauss eta Brahms handien obretan oinarriturikoak, ordubete baino zertxobait laburragoak izango dira eta, larunbatetan, ordu berean eskainiko dira ETB2n, uztailaren 18ra arte.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.

Cookie propioak erabiltzen ditugu, bai eta hirugarrenen cookieak ere, zure nabigatze-esperientzia eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, euren erabilera onartutzat joko dugu.Ikusi cookien politika.

ACEPTAR
Aviso de cookies
Tresna-barrara saltatu