MUSIKA

Ses kantari galiziarrak bi kontzertu emango ditu Euskal Herrian

Bihar eta etzi izango da gurean Maria Xose Silvar Ses, Bilboko Kafe Antzokian eta Oiartzungo Pagoa Kafe Antzokian hurren hurren. Bi emanaldiotan, galiziarra bandarekin arituko da, Opoñerse á extinción bere laugarren diskoa aurkezteko xedez.

Sesek askotariko sonoritateak lantzen ditu: batetik, blues sustraidun rock elektrikoak bultatutako kantuak eta bestetik, Latinoamerikako kantautoreen ondaretik edaten duten doinuak. Horretaz gaienera, bere herriko tradizioari ere erreparatzen dio.

Bere laugarren diskoa, Opoñerse á extinción, horren guztiaren isla da. Baga Biga promotoreak iragarri duenez, “ (diskoa) batez ere, rocka eta bluesaren uztarketa da. Baina musika esparru gehiago laztanduko ditu sentimenduz beteriko ahots indartsuarekin, ukitu eklektikoarekin (zertzelada latindarrak, tex-mex, galiziar doinuen distirak…). Ses kantariak kemen izugarria du, inkonformismoa eta pasioa”.

Kantuen hitzetan sentimenduak eta gai sozialak biltzen ditu, maitasuna eta salaketa.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button