MUSIKA

Metal madarikatua

Portugaleko We The Are Damned death metal taldeak joko du larunbatean 20:00etan Erandioko Sentinel tabernan. Entombed banda suediarrak 90eko hamarkadan ireki zuen metal pisutsutik edaten dute portugaldarrek. Haiekin batera Bilboko The Descent banda metal zalea izango da.

We Are The Damned taldean jotzen duen musikariek hainbat taldetan ariturakoak dira, hala nola, Twenty Inch Burial, More Than a Thousand eta Atentado. 2008, urtean plazaratu zuten estreinako lana, The new shape of hell to come, eta iragan apirilean Holy beast bigarrena plazaratu zuen Alemaniako bastardized records zigiluak. Lan horretan Black Breath estatubatuarren crust death n’roll estilotik gertu dauden erritmo azkarrak jaso dituzte. Portugalen metal jaialdi handienetan jo dute Entombed, Voivod, Morbid Angel, Venom eta antzeko munstro metal zaleekin.

Erandiko kontzertua Bilboko The Descent taldearen emanaldiarekin hasiko da. Bizkaitarrek death metal melodikoa jorratzen dute, suediarren erara hauek ere.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button