IKUS-ENTZUN

Estreinaldiarekin hasiko da gaur BAD Bilboko Dantza eta Antzerki Garaikidearen Jaialdia

Ines Bermejo eta Carla Fernández artisten eskutik Germinal ikus-entzunezko proiektuaren erabateko estrenaldiarekin hasiko da gaur BAD, Bilboko dantza eta Antzerki Garaikidearen Jaialdiko edizio berria. Doako sarrerarekin, Bilboko Rekalde Aretoan izango da hitzordua arratsaldeko 18:00etan.

Germinal, arte gurutzatuen proiektu bat da, sormen eszenikoaren prozesuei buruzko dokumentu bisuala. Artisten esanetan, “artezko eta arteari buruzko dokumentu bisualen sail bat izan nahi du, artisten sormen-lana zein izan den, lan prozesua nolakoa izan den eta pentsamendua nola artikulatzen den erregistratzeko”.

Bertan, proiektua  egiteko gonbidatuak izan diren artisten hiru teaser aurkeztuko dira, sorkuntza prozesuei buruzko agiri bisualak. Hala, Ainara LeGardónek MUSAC, musika elektronikoari eskainitako gauerako piezaren prestakuntza-lanak jasotzen dira batetik, Isaak Erdoizaren MASA, eszenatokirako piezaren entseguak bestetik, eta Blanca Arrietaren Puzzling proposamenari buruzko ikus-entzunezkoa dira  berta jasotzen diren sormen-lanak.

Proiektuaren aurkezpenaz gainera, Ainara LeGardon, Isaak Erdoiza eta Blanca Arrietak egindako hiru biedoklip ikusi ahal izango dira 2018ko BAD jaialdiaren gaurko estreinaldian.

Gaurtik hasita urriaren 28ra bitartean Bilboko Udalak antolatzen duen jaialdiak sei agertokitan zazpi ikuskizun programatu ditu aurten, eta horietako lau, Campos Antzokian izango diren erabateko estreinaldiak izango dira Sandra Gómez, Blanca Arrieta, Isaak Erdoiza eta Pablo Fidalgo artisten eskutik.

Gainera, nazioarte mailako bi lan ikusteko aukera izango dugu  Arkadi Zaides koreografoaren Archive edo Juan Domínguezen My Only Memory ekoizpenak, adibidez.

Aurtengo programazioa nazioarteko beste bi ikuskizunekin osatuko da, Juan Domínguezen My Only Memory –BADen partaidetza duen ekoizpena– eta Arkadi Zaides koreografoaren Archive bakarkako dantza lana. Mundu osoko jaialdietan parte hartu duen lan horrek, Israel eta Palestinaren arteko gatazkaren azterketa artistikoa proposatzen du, eta antolatzaileen arabera, Israelen kritikak eragin dituena.

Egitarau osoaren xehetasunak, jaialdiaren badbilbao.eus webgunean.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button