IKUS-ENTZUN

Begibistan zine jaialdian lanak aurkezteko aukera

Amurrion egiten den Begibistan Zinemastea irailaren 28tik 30era egingo da urte honetan. Bertan parte hartu nahi baduzue kontuan hartu lanak aurkezteko epea abuztuaren 12an itxiko dela.

Zuen lanak gehienez 30 minutukoak badira eta 2015-2016an eginak badira, Begibistan Zinemastean aurkeztu ahalko dituzue. Parte hartzaile bakoitzak nahi beste lan bidali ahalko ditu. Bi kategoria ondu dira: Ofibistan Sail Ofizial orokorra, eta Nerbioibistan Arabako, Bizkaiko Nerbioi Goienako eta Aiala Haraneko zuzendarien lanen saila.

Sariak potoloak dira: film labur onenari 1.200 euroko saria; euskarazko film labur onenari 1.000 euroko saria; Nerbioibistan ataleko film labur onenari 500 euroko saria; eta ikusleen saria, 500 eurokoa.

Informazio osoa hemen eskuratu ahal duzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button