BESTELAKOAK

Bilbao Hiria Pop-Rock Lehiaketaren deialdi berria

Bilbao Hiria Pop-Rock Lehiaketan parte hartu nahi duten taldeek dagoeneko zabalik daukate izena emateko epea, maiatzaren 31 arte. Europa osoko taldeek parte har dezakete lehiaketan, eta ohikoa denez, hiru ataletan lehiatuko dira: pop rock, metal eta beste joera batzuk.

Taldeek ezinbestez bete behar dituzte ondoko baldintzak: taldeko kide guztien adina 1978ko urtarrilaren 1etik 1995ko abenduaren 31ra bitartekoa izatea; izena ematean disko bat baino gehiago ez izatea kontratu diskografiko bati lotua; lehiaketaren aurreko edizioetako edozein modalitatetan lehen saria irabazi ez izana; eta, azkenik, aurkeztuko diren doinuak jatorrizkoak izango dira.

Lehiaketa hiru fasetan gauzatzen da: lehenengoan, epaimahaiak izen eman duten talde guztietatik 38 aukeratuko ditu: 24 (pop rock) 10 (metal) eta 4 (beste joerak).

Bigarren fasean, pop rock eta metal ataletako taldeek zuzenean joko dute, irailean eta urrian. Epaimahaik hiruna talde aukeratuko ditu.

Eta, azkenik, hirugarren fasean, azaroan, pop rock eta metal estiloetan hautatuak izan diren bandek eta beste joera batzuetako lau taldek azken kontzertuetan joko dute; ondoren, epaimahaiak epaia emango du jakitera.

Sariei dagokienez, 20.000 eurotik gora banatuko dira. Lehiaketaren xehetasun guztiak bilbao.net webgunean daude jasota.

 

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button