LITERATURA

Iruña Hiria Nazioarteko Poesia Lehiaketan lanak aurkezteko epea zabalik

Iruñeko Udalak eta Nafar Ateneoak antolatutako Iruña Hiria Nazioarteko Poesia Lehiaketan lanak aurkezteko epea zabalik da, eta apirilaren 30era arte luzatuko da. Sariketaren xedea literatur sormena sustatu eta hedatzea da eta egileak ezagutaraztea.

Lanek argitaratu gabeak izan behar dute, bai eta aurretik egindako beste ezein sariketan saririk eskuratu gabeak ere. Gaia eta forma aldetik libreak, eta luzera 400 eta 800 bertsoren artekoa izango da.
Lanak posta ziurtatuaren bitartez igorriko dira Nafar Ateneora edo posta elektronikoz ateneo@ateneonavarro.es helbidera. Lanekin batera honako datu hauek igorriko dira: egilea, nazionalitatea, helbidea, nortasun agiriaren edo pasaportearen kopia bat, harremanetarako telefono-zenbaki bat edota posta elektronikoa.

Gaztelaniazko eta euskarazko modalitateetan sari bana emango da, eta sari bakoitzak 3.000 euro izango ditu.

Sariak ekainean jakinaraziko dira.

Iruña Hiria Nazioarteko Poesia Lehiaketaren oinarriak dituzue hor.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button