MUSIKA

Esne Beltzak-ek “Esna” proiektuaren bigarren zatia aurkeztu du

Hernaniko bandak Esna2 izenburuko lana aurkeztu berri du, zeinak zazpi doinu berri biltzen dituen.

Gipuzkoarrek estreinakoz bi ekoizlerekin aritu dira estudioan: “Batetik, Laurent Dupuy frantziar ingeniari eta ekoizle ezaguna, 2015ean eta 2016an Angélique Kidjo-rekin eginiko lanagatik bi grammy sari irabazitakoa, Alpha Blondy edo Raggasonic gisako taldeekin lan egina. Eta bestetik, Jeremie Garat Sohütako gaztea, biolontxelista eta sortzaile euskalduna”, iragarri du taldeak.

Esna egitasmoaren filosofiari jarraiki, lan honetan ere hainbat kolaboratzailek parte hartu dute. “Esna disko bikoitzaren lehen zatiak Zoo, Green Valley, El Canijo de Jerez edo La Pegatina talde ezagunen kolaborazioak izan zituela, eta Esna2 honetan ere musikari ezagunen parte-hartzea izan dute Esne Beltzakoek beren arma den fusioa, mestizajea eta sorkuntza askatasuna indartuz”. Taldeak, gainera, aurrerapen kantu bat ere zabaldu du, Esan gauden artean.

Bigarren disko berri horretako kantuak Andoaingo jaietan entzungo dira zuzenean, ekainaren 25ean, bai eta Loiuko San Pedro jaietan eta Quintana de la Serena-ko Grani Rock jaialdian ere, uztailaren 2an eta 9an, hurrenez hurren.

 

Informazio gehiago: esnebeltza.eus.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button