BERTSOTAN

Nafarroako txapelketako finalaurrekoak prest

Joan den asteburuan jokatu den azken saioan (Sarai Robles, Irati Majuelo, Eneko Fernandez, Oskar Sanz de Acedo, Xabier Maia eta Ander Fuentes Itturri) martxoaren 19an Antsoainen egingo den finalaurrekorako txartela lortu du Xabier Maia Elizondoko bertsolariak. Haren atzetik sailkatu dira Eneko Fernandez, Ander Fuentes Itturri, Irati Majuelo, Sarai Robles eta Oskar Sanz de Acedo.

Horrenbestez, osatu da Nafarroako Bertsolari Txapelketako finalaurrekoetan ariko diren 18 bertsolarien zerrenda. Final-laurden bakoitzeko irabazleari, sailkapenaren araberako hurrengo hamahiru bertsolariak gehitu zaizkio.

Martxoaren 18an hasita, hiru finalaurreko jokatuko dira, eta horietako bakoitzeko irabazlea finalera sailkatuko da zuzenean. Sailkapenaren araberako bost bertsolari ere pasako dira apirilaren 8an Iruñeko Anaitasuna kiroldegian jokatuko den finalera. 

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button