MUSIKA

Oki Moki garage-pop taldeak Donostian joko du larunbatean

Getariko Oki Moki bikoteak Donostiako Txondorra kultur gunean joko du larunbatean, 12:00etatik aurrera. Emanaldia Ttan ttakun irratiaren bitartez emitituko da.

Getariko Oki Mokibikoteak Ocean Breeze izenburuko kasetea plazaratu zuen iaz. Grabazioak bederatzi doinu zikin, baina gozo biltzen ditu, pop-etik zein garage-punk garaikidetik edaten dutenak, betiere, melodia itsaskorrekin jantziak. Honelako hitzak bota dituzte Oki Mokiren harira: “Pop-punk lo-fia. Kantu melodiko zaratatsuak”.

Berria egunkarian jasotako iruzkinaren arabera: “(…) grabazioan pop giroak nagusitzen dira, batzuetan izpi psikodelikoekin argituak, Picnic On My Bed-en adibidez; beste batzuetan, berriz, garage-punk energiarekin lohituak: Johanna’s dog. Taldearen bideo zoragarrietan ere antzera gertatzen da, batzuk eguzkipean jasoak dira, beste batzuk, ostera, hiriaren porlan hotzean filmatu dira, mahai-zapia eta janari-saskia etxe orratzen artean zabalduko bazenitu bezala”.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button