BESTELAKOAK

KREAk zortzi egitasmo babestu ditu

 

KREAk zortzi proiektu sortzaile eta berritzaile babestu ditu 2010eko beken bitartez. Jaso dituzten proiektuen artean, soinudun ekimenak, instalazio bat, ekintza koreografikoa eta musikala nabarmendu behar dira.

Laugarren deialdi horrek sortzailerik gazteenen prestakuntzaren aldeko apustua egin du. Hortaz, 30 urtez azpiko sortzaileen ikasketak handitzera eta, horren bidez, haiek laneko merkatura sartzeko bidea erraztera bideratutako atala sendotu dute lau beka emanda. Aukeratutakoak honako hauek dira: Itxaso Martinez de Contrasta Acilu (Agurain, 1986), Amaia Arrazola (Gasteiz, 1984), Ane Pikaza Ereño (Bilbo, 1984) eta Diego Vivanco (Barakaldo 1988).

Sorkuntza garaikideko esparru ugarien inguruko ikerketari dagokionez, beka jaso duen egitasmoa Maite Garbayok (Murtzia, 1975) aurkezturiko Cartografías de la Performance (Performancearen kartografiak) izan da.

Proiektuen atalean, KREAk gai hauekin lotutako sormen-lan originalen ekoizpena babestu du: arte plastikoak, ikus-entzunezkoak, musikako konposizioa, sormen koreografikoa edota antzerkiko sormena. Aurten beka jaso duten proposamenak hauenak izan dira: Miguel Ángel García (Gasteiz, 1978), María Ibarretxe (Bilbo, 1977), eta Bárbara Bañuelos (Madril 1980).

Egitasmo bakoitzaren inguruko informazio gehiago hemen.

 

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button