BERTSOTAN

Abian da XXVI. Okelar bertsopaper sariketa

Ohi bezala maila bi egongo dira: gazteak, 16 urtera arte; eta helduak, 17 urtetik aurrera. Gazteek, gutxienez, 3 bertso edo 6 kopla aurkeztu beharko dituzte. Helduek, berriz, 6 bertso gutxienez. Bertsoen neurria, doinua eta gaia librea izango da.

Esan legez, helduen mailan, irabazleak, txapela janzteaz gain, 350 euroko diru-saria patrikaratuko du. Bigarrenarentzat 200 euro daude. Gazteen atalean, irabazleari txapela, 90 euro eta oparia egokituko zaizkio; bigarrenari 50 euro eta oparia. Bertso sorta batek ez du sari bat baino gehiago jasoko eta epaimahaiak hala iritziz gero sariren bat eman gabe utzi daiteke.

Bertsoak jatorrizkoak, argitaratu gabeak eta inon saritu gabeak izango dira eta lanak izenordez sinatuko dira. Bertsoekin batera izenordea agerian duen gutunazal baten barruan egilearen izenorde, izen, helbide, adina eta telefonoa bidaliko dira. Bertso bakoitzari bere ordena zenbakia jarriko zaio. Bestalde, bertso sorta bakoitzaren doinua jartzea komeni da. Azkenik, Posta elektronikoz bidali nahi duenak bi artxibo bidaliko ditu doc edo odt formatuan. Artxibo batean bertso sorta bera eta ezizena idatziko ditu eta bestean bere datu pertsonalak: izenordea, izen, helbide, adina eta telefonoa.

Lanak helbide honetara bidaliko dira: OKELAR bertso paper sariketa, Mutrikuko Bertso Eskola, Luardo etxea (Barrenkalea, z/g), 20830 Mutriku (Gipuzkoa). Lanak azaroaren 24a baino lehenago bidaliko dira. Mutrikuko Santo Tomas ferian banatuko dira sariak.

Mutrikuko Bertso Eskolak bidalita

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button