MUSIKA

Bilbo Hiria Pop Rock lehiaketako finalak, asteon

Sei talde finalista arituko dira Bilborock Aretoko agertokian, asteon; ostegunean, Elektronika eta Beste Joerak atalekoak izango dira; ostiralean, banda metalzaleak; eta larunbatean, azkenik, pop-rock bandak.

Elektronika eta Beste Joera Batzuk kategorian ondokoak arituko dira: Empty Files (Bizkaia), Huias (Asturias), Morsky Les (Bizkaia) eta Music Komite (Cadiz). “Elektronikaren bidetik, rock industrialera eta folkera hurbilduta, doazen proposamen esperimentalak eskainiko dizkigute”.

Metalean, berriz, The Wizards, Highlights eta The Descent. “Hard rockez eta death metal melodikoz beteko dute Bilborock”.

Amaitzeko pop eta rock sailean talde hauek joko dute: Bartzelonako The Saurs (garage-rock), Frank gipuzkoarrak (country-rock) eta The Puzzles kantabriarrak (pop eta folk).

Pop-rock eta metal kategorietan ondoko sariak banatuko dira: lehenengoak 5.000 euro jasoko ditu; bigarrenak, berriz, 2.500; eta, hirugarrenak, 1.200. Elektronika eta Beste Joera Batzuk sailean sari bakarrak da, lehenengoarentzat: 2.200 euro.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button