BESTELAKOAK

Peter Doherty, De La Soul, Berri Txarrak eta Biarritzen

Biarritzeko Big Festival jaialdiaren laugarren edizioa egingo dute uztailaren 18tik 22ra bitarte. Orotara 40 artista eta disko jartzaile izango dira bost egunez giroa berotzen, tartean, Peter Doherty, De La Soul, Berri Txarrak, The Rapture eta Audience taldeak.

Emanaldiak Halle d’Iraty-n, Aguilera estadioan eta Atabal aretoan izango dira. Lehenengo egunean, uztailak 18, Stuck in the Sound, King Charles, Toma eta Audience arituko dira Atabal aretoan.

Ekainaren 19an, halaber, dozena erdi artista izango dira Halle d’Iraty-ko agertokian: Birdy Nam Nam, The Rapture, Sébastien Tellier, Yuksek, Digitalism eta Fuel Fandango.

Hirugarren egunean, ekainak 20, Peter Doherty izango da eguneko izarra. Ingelesarekin batera Izia, Berri Txarrak, Joe La Reina eta oraindik zehazteke dauden beste bi artista izango dira Halle d’Iraty-n.

Ekainaren 21ean, berriz, De La Soul hip hop hirukote klasikoaren doinuak entzun ahalko dira. Estatubatuarrak The Rhythm Roots Allstars taldearekin arituko dira. Egun horretan, gainera, Shaka Ponk, Joeystarr, M83, Skip The Use, Garamendi eta oraindik iragarri ez duten azken artista bat ere izango dira oholtzan. Azken kontzertu hori Aguilera estadioan izango da.

Jaialdi erraldoi honen xehetasun guztiak bigfest.fr webgunean jasotzen dira.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button