BESTELAKOAK

Zumarraga eta Urretxuko XXVI. Pintura Lehiaketa

Nahi duten guztiek hartu ahal izango dute parte lehiaketa honetan, eta egile bakoitzak hiru lan aurkeztu ahal izango ditu gehienez. Pintura lanen neurria gehienez 130 x 97 cm-koa izango da.

Lanak egilea nor den adieraz dezakeen inolako daturik gabe aurkeztuko dira, atzealdean lanaren lema adieraziz. Lanarekin batera eta kartazal itxi batean egilearen datu guztiak, telefono zenbakia, helbide elektronikoa (baldin eta erabiltzen bada), N.A.ren fotokopia eta lema adieraziko dira. Kanpoaldean berriro azalduko da lema hori.

Lanak eskuan ekarri nahiz postaz bidaliko dira, honako helbide honetara, ekainaren 5a baino lehen: Aizpurunea kultur etxea.- XXVI. Pintura Lehiaketa.- 20.700 Urretxu.
Lehen sariak 600 € dakartza; 450 € bigarrenak eta herriko lan onenari 200 € emango zaizkio.

Informazio guztia hemen lortu ahal duzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button