BESTELAKOAK

Komikigintza eta literaturaren irakaskuntza

UEUko ikastaroetan, uztailaren 16an, literaturazale, literatura-irakasle eta komikizale ororentzat, Komikigintza eta literaturaren irakaskuntza izenekoa programatu da Eibarreko Markeskoa Jauregian. Amaia Serrano, Asisko Urmeneta, Bego Montorio, Dani Fano,Iratxe Retolaza Gutierrez, Jon Mantzisidor, Jon Martin, Josune Muñoz, Maite Gurrutxaga eta Mikel Ayerbe izango dira ikastaro honetako irakasleak.

Ikastaro honek literaturazaleak komikira hurbiltzea du helburu nagusi, komikigintzaren eta literaturgintzaren arteko balizko loturak arakatuz.

Hiru zutabe nagusi izango ditu ikastaroak: Lehenik, komikiaren inguruko ezagutza orokor zenbait eskainiko dira (komikiaren narrazio-teknikak, komikiaren bilakaera historikoa…). Bigarrenik, komikigile eta gidoigileek bere obraren eta jardunaren inguruan hitz egingo dute. Eta hirugarrenik, komikia lantzeko proposamen didaktiko zenbait aurkeztuko dituzte literatura-irakasleek.

Hortaz, ikastaroak honako helburuak bete nahiko ditu: komikigintzaren narrazio-teknikak, estetikak eta kodeak ezagutzea; literatura testuen eta komiki-lanen arteko zubiak lantzea; eta komikiaren irakurketan eta irakurketa literarioan gaitzea.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button