BESTELAKOAK

“Etxepare Saria” 2017ko obra sariduna kalean

2017ko ekainaren 22an iragarri zen 2017ko Etxepare sariaren irabazlea Atarrabiako Udaletxean. Ainara Azpiazu (Axpi) eta Paula Estevezen Arraroa obra saritu zuen aurtengo edizioak, lehiaketan parte hartu zuten 26 lanen artetik. Orain, Pamiela argitaletxeak argitaratu du obra hori.

Argitaletxeak hala deskribatu du lana: “Arraroa lana, etxebizitza bakar baten baitan ematen den istorioa da. Marrazkiek, etxebizitza honetako bizilagunak azaltzen dizkigute, leihoak abiapuntutzat hartuz eta hauen kanpoaldean eta barnealdean gertatzen direnak azalduz”.

Paula Estévez Del Diego Donostian jaioa, komiki marrazkilari eta ilustratzailea da. Argazkigintza eta ikus-entzunezkoetan espezializatutako Arte Eder ikasketak amaitu ondoren, Berlinera joan zen bizitzera, non marrazketa berreskuratu zuen, txikitako grina. Ordutik bere lana komiki, ilustrazio eta animaziora zuzendu du, autoedizioan indar berezia ipiniz. Donostiara itzultzean, Mikel Larraioz eta Maite Caballero marrazkilariekin batera, Guillotina sortu zuen, Donostiako lehen autoedizio topaketa.

Ainara Azpiazu, Axpi Hernanin jaioa, 1980ean, marrazkilaria da. Soziologia lehenengo eta gero Arte Ederrak ikasi zituen EHUn. Ondoren, Italian Ars In Fabula, Master in illustrazione per l’Editoria ilustrazio Masterra burutu zuen. 2007tik aurrera ilustraziogintza, komikigintza, horma-irudigintza eta ume eta gazteekin tailerrak egitetik bizi da. Ilustratzaile gisa hainbat liburu eta argitalpen plazaratu ditu dagoeneko.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button